Txozna gunean azkeneko gauzak prestastzen ari gara aurtengo jaiei ongi etorri hoberena emateko. Dena prest daukagu 5 egunetan primeran pasatzeko.
Goizez, arratsaldez eta gauez primeran pasatzeko aitzakirik ez daukagu aurten, horregatik:
ANIMATU ETA PARTE HARTU EKIMEN GUZTIETAN!!
JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT
JAI HERRIKOI ETA PAREKIDEEN ALDE!
...
Pasa den Maiatzaren 14ean Barañaingo gazteok dagoeneko egutegian gorriz borobiltzen hasi garen data gogoangarria ospatu zen, herriko Koadrilen Eguna alegia. Aurten aurrenekoz maiatzean izanen zela eta, eguraldiak pixkat gehiago lagunduko zuen itxaropena izanen zuen baten batek, baina horrela izan ez bazen ere (goizean pixka bat baina eguerdi partean sekulako zaparrada bota zuen), koadrila desberdinen poztasun eta dibertitzeko grinak arrakastatsu bihurtu zuen ospakizun honen saio...
Festak hemen dituu jada eta programa betetzekotan, BARAÑAINGO MUSIKA TALDEEI deialdia luzatzen diegu festetako kontzertuetan parte hartu nahi izatekotan.
Bilera EKAINAren 8an, ASTEAZKENA, 19.30etan izanen da HAIZEA KULTUR ELKARTEAN.
ANIMATU, ETA PARTE HARTU!!!
Las fiestas estan a la vuelta de la esquina y el programa ya esta casi completo. Para darle los últimos retoques, convocamos a los GRUPOS de MÚSICA DE...
Kaixo herritarrok!!
Beste behin, kurtsoa bere azkenetara helduta, Udaren atarian aurkitzen gara. Honetaz ohartuta, ezin bestean, Barañaingo jaiak datozkigu gogora, aurten, urtaro honi ongi etorria ematera baidatoz, ekainaren 22an hasita. Iaz bezala, aurten ere, gure herriko jaien inguruan aritzeko web gune hau aurkeztu nahi dizuegu. Honetan, Festa Batzordearen lanaren berri izateaz aparte, 2011ko jaien antolakuntzaren nondik norakoak ezagut ditzazkezue,...




